Edukira joan

NK Osijek

Wikipedia, Entziklopedia askea
NK Osijek
Ezizena(k) Bijelo-plavi ("Zuri-urdinak")
Sorrera1947
Futbol zelaiaStadion Gradski vrt
edukiera: 22.050 lagun
PresidenteaKroazia Ferenc Sakalj
EntrenatzaileaBosnia-Herzegovina Stjepan Tomas
LigaPrva HNL
2023-244.a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

NK Osijek Kroaziako futbol talde bat da, Osijek hirikoa. Kroaziako Ligaren sortzaileetariko bat izan zen.

1916 sortua izan zen HŠK Slavija taldean du jatorria. Bigarren Mundu Gerrarekin batera taldea desagertu zen eta 1945ean NK Udarnik taldea osatu zen. Herriko beste bi talderekin elkartu eta 1947an sortu zen NK Osijek. Hasieran kolore gorria eta urdina zituen baina 70. hamarkadan zuri-urdinak bihurtu ziren.

1977tik aurrera Jugoslaviako Ligako lehen mailan aritu zen eta emaitzarik onena1984ko seigarren postua izan zuen. Urte horretan bertan Kopako finalaurrekoa ere jokatu zuen.

1992ean Kroaziako Ligaren sortzaileetariko bat izan zen eta lehenengo urtean hirugarren egin zuen HNK Hajduk Split eta NK Zagreben atzetik. Beste bost aldiz ere izan da hirugarrena, azkena 2007-08 denboraldian eta 1999an Kroaziako Kopa irabazi zuen. Honen ondorioz sarritan jokatu du UEFA Kopa.

2021ean Ligan bigarren postua eskuratu zuen, ordurarteko posturik onena.

Jokalari famatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Davor Šuker: Kroaziak eman duen futbol jokalari loriatsuena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]